Skip to main content

Productoras Independientes Audiovisuales Federadas

PIAF Federazioa (Ikus Entzunezko Ekoizle Independente Federatuak) zazpi lurralde-elkartek osatzen dute: AEPAA-APRIA (Andaluziako Ikus-entzunezkoen Ekoizpeneko Enpresen Elkartea), AMA (Madrileko Ikus-entzunezkoen Elkartea), AVAPI (Valentziako Ekoizle Independenteen Ikus-entzunezkoen Elkartea), IBAIA (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle burujabeen Elkartea), PAC (Kataluniako ikus-entzunezko ekoizleak), NAPAR (Nafarroako ikus-entzunezko ekoizpena) eta AEPC (Extremadurako zinema-ekoizleen elkartea). Guztien artean 180 ekoizpen-enpresa biltzen ditugu,ikus-entzunezkoen sektorean ordezkaritza handiena duen patronaletako bat bilakatuz.

Berriak

Zuzendaritza Batzordea

Piafeko Zuzendaritza Batzordea honako hauek osatzen dute

  • Koldo Zuazua  IBAIA (Presidente)
  • Antonio Mansilla AVAPI (Vocal)
  • Manuel Gómez AEPAA-APRIA (Vocal)
  • Norbert Llarás PAC (Vocal)
  • Mario Madueño AMA (Vocal)
  • Gaizka Aranguren NAPAR (Vocal)
  • Cristina Hergeta AEPC (Vocal)
  • Juan Antonio Moreno Amador AEPC (Vocal)

HELBURUAK

Helburu nagusia da ekoizpen-sektorearen interesak defendatzea mota guztietako pertsona, organismo eta entitateen aurrean, bai publikoak, bai pribatuak, estatuan zein nazioartean. Gaur egun, Piaf-ek bere ekintza-planaren erdigunean jartzen ditu ikerketa eta sektorearen garapena sustatzea; sektoreari buruzko datuak bildu, antolatu eta argitaratzea, ondoren ikus-entzunezko merkatuaren azterketak, prospekzioak eta analisiak egiteko; ikus-entzunezko merkatuko gainerako eragileekin akordioak, itunak eta hitzarmenak ezartzea, besteak beste.
Gainera, Piaf-ek ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko eginkizuna ere badu, ekonomia aldetik buruaskia den industria baten egonkortasuna eta hazkundea ahalbidetuko dituen ikus-entzunezko legedia sustatuz, eta industriako sortzaile eta profesionalen lana defendatuz.
Piaf ere topagune bat da. Eztabaidarako eta ideiak trukatzeko foro bat, etengabe aldatzen ari den industria baterako konponbideak eta hobetzeko bideak elkarrekin pentsatzeko

Piaf zerbitzuak

  • Elkarteko enpresentzat interesgarria izan daitekeen ikus-entzunezko sektoreari buruzko informazioa etengabe bidaltzea.
  • Bazkideen iritziak eta proposamenak jasotzea ikus-entzunezkoen sektoreko gaien inguruan.
  • Elkarteko enpresek lehentasuna duten sektoreko jarduera interesgarriak proposatzea.
  • Federazioaren proposamenak defendatzeko iritzia eta parte-hartzea tailerretan, estatuko eta nazioarteko mahai-inguruetan.
  • Hainbat autonomia-erkidegotako ekoizpen-enpresen, organismoen eta erakundeen arteko topaketak ezartzea, akordio profesionalak ezartzekol.
  • Elkarteko enpresek nazioan zein nazioartean jaialdi, merkatu, foro eta bestelako topaketetan parte har dezaten sustatzea.
  • Federazioaren komunikazio-sareen bidez, enpresa elkartuek gauzatutako proiektuak zabaltzea eta sustatzea.

Productoras Independientes Audiovisuales Federadas
gerencia @ piaf-federacion.com
943327183

 

Aviso legalPolítica de cookiesPolítica de privacidad

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies